Gizartea -
Manifestazioa
M15 mugimenduaren hirugarren urteurrena gogorarazi dute Bilbon
"Mugarik ez, zorrik ez, beldurrik gabe" lelopean, dozenaka lagunek hartu dute parte martxa honetan. Larunbat arratsaldean egin dute.
Erredakzioa
Dozenaka lagunek hartu dute parte M15 mugimenduaren sorreraren hirugarren urteurrena gogorarazteko Bilbon deituta zegoen manifestazioan. Orain dela hiru urte, 2011n, milaka "sumindu" irten ziren Estatuko hiri askotan, krisi ekonomikoari aurre egiteko neurrien aurka protestatzeko.
"Mugarik ez, zorrik ez, beldurrik gabe" lemapean egin dute manifestazioa, Bihotz Sakratuaren plazaren eta Arriaga plazaren arteko ibilbidean. Azken toki horretan, Arriaga plazan hain zuzen ere, ezarri zuen 2011n gizarte-protesta honek -M15ek- bere punturik garrantzitsuena.
2011n plaza hori kanpadendaz bete bazuten ere, eta garai hartan jendeak bertan zenbait egun eman arren, gaur egun mugimenduaren jarraitzaileek ia ez dute aterperik hor.
M15 mugimendua Madrileko Puerta del Solen jaio zen, orain dela hiru urte, eta mundu mailako hiri batzuetaraino ere hedatu zen. Jende asko irten zen kalera, ustelkeriaren, langabeziaren, gizarte-bidegabekeriaren eta krisiaren aurka.