Gizartea -
Ezbeharra
62 urteko emakume bat erreskatatu dute Irubelakaskoa mendian, Baztanen
Emakumea mendiaren iparraldeko aldetik erori da, eta kolpeak hartu ditu gorputzeko hainbat tokitan.
Erredakzioa
62 urteko emakume bat erreskatatu dute Baztango Irubelakaskoa mendian, Nafarroako Gobernuak ohar batean jakinarazi duenez. Emakumea erori egin da, eta kolpeak hartu ditu gorputzeko hainbat tokitan.
Emakumearekin zihoazen mendizaleek eman diete abisua larrialdi zerbitzuei, 10:14an. Antza denez, 62 urteko emakumea 10 metroko magal batetik behera erori da, eta ibili ezinik gelditu da belaunean hartutako kolpearen ondorioz.
Nafarroako Larrialdi Zerbitzuek helikoptero bat bidali dute istripuaren tokira. Dena den, erreskate lanak ez dira errazak izan, emakumea leku zailean zegoelako eta haizeak gogor jotzen zuelako.
Azkenean, Baionako ospitalera eraman dute, helikopteroz.