Gizartea -
Sari banaketa
Printzea Bilbora etorri da, Novia Salcedo sariak banatzera
Lehendakariarekin batera, gazteak lanean integratzeko Bikaintasunaren Sariak banatuko ditu, 2002an egin zuen bezala.
Erredakzioa
Asturiasko printzeak Novia Salcedo Fundazioaren Bikaintasunaren VI. Sariak banatzeko ekitaldian parte hartuko du gaur. Sari hauek gazteak lanean integratzeko asmoz enpresek, pertsonek eta instituzioek egiten duten lana omentzeko helburua dute.
Aurtengo sarituak Benita Ferrero Waldner politikari austriarra, Leroy Merlin Frantziako multinazionala, urritasunen bat dutenentzako lan aukerak bilatzen dituen Lantegi Batuak, integrazio laborala bultzatzen duen Sao Prat enpresa, Nazaret gobernuz kanpoko erakundea, eta Enrique Iglesias uruguaitarra, Latinoamerikako Garapenerako Bankuko presidente ohia.
Bizkaian egingo duen egonaldian, Getxon bazkalduko duten Euskadiko Enpresaburuen Bilgunearekin bat egingo du.
Bihar, berriz, Espainiako erregea Gasteizen izango da, Mercedes-Benz enpresaren fabrikan. V klaseko monobolumenaren eta Vito furgonetaren modelo berrien aurkezpena egingo dute bertan. Horiek egiteko, Alemaniako enpresa ezagunak 190 milioi euro inbertitu ditu Gasteizko lantegian. Egun, 3.000 langile ditu, eta Euskadiko lantegi handiena da.