Gizartea -
Iragarpena
Euri-zaparrada handiak izango dira EAEn asteartean
Euskalmeten arabera, euria eta haizeteak izateaz gain, tenperatura altuenak jaitsi egingo dira.
Erredakzioa
Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak abisu horia ezarri du astelehen honetan, 15:00etatik aurrera, Euskal Autonomia Erkidegoan izango diren prezipitazio handiak direla eta. Zenbait tokitan, metro karratuko 15 litro pilatuko dira, Euskalmeten arabera.
Abisua asteartera arte, 06:00ak arte, izango da indarrean. Gauean zehar, zaparrada txiki-ertainak eta trumoitsuak izango dira. Horrez gain, txingorra egiteko probabilitate txikia ere izango da, eta haize-bolada gogorrak izan daitezke. Euskalmeten arabera, euri eta haizetearekin batera, tenperatura altuenak jaitsi egingo dira.
Asteazkenerako, zaparrada txikiak aurreikusi dituzte; zenbait lekutan, baina, baliteke ertainak eta trumoitsuak izatea. Hegoaldeko eta hego-mendebaldeko haize bizia ibiliko da eta, tenperaturari dagokionez, ez da aldaketarik izango.
Ostegunean, zerua hodei gutxirekin edo zertxobait hodeituta izango da. Arratsaldean, hodeiak ugaritu eta zaparrada txikiak botatzeko aukera izango da. Hego-mendebaldeko haize bizia ibiliko da, arratsaldean ipar-osagaira aldatuko da isurialde atlantikoan. Tenperatura minimoak gutxi jaitsiko dira eta maximoetan ez da aldaketarik egongo.