Gizartea -
'Zoriona Lanean'
EAEko langileen % 83 zoriontsuak dira lanean, Adeccoren arabera
Estatu osoan 3.000 pertsona baino gehiago (EAEn, 200) galdekatu dituzte inkesta hori egiteko.
Erredakzioa
Euskal Autonomia Erkidegoko biztanleen % 83,6k lanean zoriontsuak direla esan dute; Espainian baino % 3,9k gehiago, Estatu mailako datua % 79,7koa baita. Halaber, langabezian dauden pertsonen zoriontasun indizea bikoiztu egingo litzateke datozen hilabeteetan lanpostu bat lortuko balute: 5,45etik 8,11ra igaroko litzateke.
'Zoriona Lanean' inkesta laugarren urtez jarraian egin du Adecco etxeak, eta, hori egiteko, 3.000 pertsona baino gehiago galdekatu dituzte; horietatik 200, EAEn.
EAEko biztanleen % 65,7 prest egongo lirateke soldataren zati bat ematera, trukean zoriontsuago izateko. Goi-mailako ikasketak eta enplegua dutenak, baina, ez lirateke soldataren parte bat ez jasotzeko prest egongo.
Euskal langileriaren arabera, zorionaren sekretua lanean pozik egotea da, edo hori da abiapuntua, % 31,5en arabera. Gainera, EAEko langileen ustean, beharrezkoa da lanean giro ona izatea. % 16,9ren aburuz, lagunartekotasuna da alderik garrantzitsuena, eta, ondoren, egonkortasuna (% 16,8).