Gizartea -
Buruko osasuna
Euskadiko buruko osasunaren sareak 84.000 gaixo zaindu zituen 2013an
Lehendakariak aurkeztutako datuen arabera, buruko gaixoen erdiek 14 urterekin izaten dituzte lehen sintomak.
Erredakzioa
84.000 gaixo zaindu zituzten 2013an Euskadiko buruko osasunaren sarean, horietako 45.000 Bizkaian.
Iñigo Urkullu lehendakariak aurkeztu ditu datu hauek Zamudioko ospitale psikiatrikoan egindako agerraldian. Osakidetzaren zerbitzuei eta profesionalei egiten ari zaien bisitan joan da psikiatriko honetara eta Jon Darpon Osasun sailburuak lagundu dio.
Urkulluk aurkeztutako datuen arabera, buruko gaixoen erdiek 14 urterekin izaten dituzte lehen sintomak.
Osasun mentalari eskaintzen zaion arreta 'gizarte politika aurrerakoi' baten isla dela adierazi du eta gizarte hori 'integratzailea eta konpromisoa eta gaixoak bakarrik uzten ez dituena' dela gaineratu du.
Jon Darpon Osasun sailburuak esan du 'buruko osasuna 2013-2020 Osasun Planaren zutabe estrategiko nagusietakoa' dela.
Bizkaiko Buruko Osasun sarea Euskal Herriko Erakunde Sanitario Integratuan (ESI) sartzen lehena izan dela ere adierazi du Darponek.
Bizkaiko ESIn, hiru ospitale, buruko osasunerako 25 zentro, eguneko 15 ospitale, menpekotasunen eguneko ospitale bat, hezkuntza teraupetikorako zentro bat eta baieztapen tratamendurako bost zentro biltzen dira.