Gizartea -
Eguraldia
Euri-zaparrada handiak izango dira gaur Gipuzkoan eta Araba ekialdean
Euskalmetek ohar batean azaldu duenez, egunean zehar Gipuzkoan eta Araba ekialdean metro karratuko 15 litro bota dezake.
Erredakzioa
Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak abisu horia ezarriko du gaur eguerditik, 12:00etatik, 21:00ak arte, Gipuzkoan eta Araban prezipitazio handiak izango direla aurreikusita.
Ohar batean azaldu dutenez, egunean zehar Gipuzkoan eta Araba ekialdean metro karratuko 15 litro bota dezake.
Tarte horretan, zaparrada txiki-ertainak izango dira, toki batzuetan gogorrak, eta baliteke txingorra eta haize bortitza izatea Gipuzkoan eta Araba ekialdean.
Atzo ere abisu horia ezarri zuen Jaurlaritzak, euriagatik, eta gauean zehar metro karratuko 16,5 litro pilatu dira Gipuzkoako zenbait tokitan.
Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea