Gizartea -
Eraso zibernetikoa
Pasahitzak aldatzeko eskatu die eBay konpainiak bere bezeroei
Eraso zibernetiko baten berri eman du merkataritza elektronikoko konpainiak, baina PayPal ordainketa elektronikoen zerbitzuari eragin ez diola erantsi du.
Erredakzioa
eBay merkataritza elektronikoko konpainiak bere bezeroei pasahitzak aldatzeko eskatu die gaur. Konpainiak azaldu duenez, eraso zibernetiko bat egin diote, baina PayPal ordainketa elektronikoen zerbitzuari ez dio eragin.
"Finantza-informazioa eta pasahitza kodetuak dituen datu-bankuari eraso zibernetikoa egin diote eta pasahitzak aldatzeko eskatu die eBayk bezeroei", ohartarazi du enpresak atarian.
Datu-bankuei otsailaren amaieran eta martxoaren hasieran eraso egin zieten. eBayko bezeroen izenak, pasahitza kodetuak, helbide elektronikoak, bizilekuak, telefono zenbakiak eta jaiotza-datak dituzte datu-bankuek.
"Baina datu horiek ez dute finantza-informaziorik edo isilpeko informazio pertsonalik", adierazi du eBayk mezuan. "Iruzurra areagotu dela esateko zantzurik ez du ikusi konpainiak", erantsi du.