Gizartea -

Atxiloketak

Bost lagun atxilotu dituzte, 133 lapurreta delitu egotzita

Talde ibiltariak hainbat erkidegotako etxebizitzetan, tartean nafarroakoak, egiten zituen lapurretak eta Japonian ere aritu ziren.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Polizia Nazionalak hainbat erkidegoetako etxebizitzetan, tartean nafarrroakoak, lapurretak egiten zituzten bost lagun atxilotu dituzte. Guztira 133 delitu egotzi dizkiete.

Lapurtzen zituzten bitxiak 'Compro oro' dendetan saltzen zituzten. Gainera, Espainiatik kanpora ere bidaltzen zituzten posta bidez. 2013ko urrian talde honetako hainbat kide Japoniara joan ziren eta bertan ere lapurretak egin zituzten.

Ikerketa zerbitzuz kanpo zegoen polizia batek bi susmagarri etxe batetik ateratzen ikusi ostean hasi zen. Froga ezberdinak aztertu eta jarraitu ostean Lugon hainbat bitxi saldu zituztela egiaztatu zuten. Bitxi horiek 2013an hainbat etxetan, tartean Iruñeakoak, lapurtuak izan zirela frogatu zituzten gero.

Poliziak taldea osatzen zuten bost lagunak identifikatu eta atxilotu egin zituen. Horietako bi espainarrak dira eta beste hiru kolonbiarrak.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Delituak argazkiak Espainia bideoak Gizartea bideoak Albisteak Gaur Gaurko azken orduko albistea Lapurretak