Gizartea -

Ezbeharra

Armatutako bi kidek Erandioko Kutxabanken sukurtsalean lapurtu dute

Lapurreta 11:45ean izan da, Bilbo-Plentzia errepideko 44 zenbakian dagoen bulegoan. Ez da jakin lapurtutako zenbatekoa.

Erandio. EiTB
Bi gizon armatuk lapurreta egin dute Erandioko banku batean

0:56

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Armatutako bi gizonezkok Erandion (Bizkaia) Kutxabankek duen sukurtsalean lapurtu dute ostiral honetan, eta harrapakinarekin ihes egin dute, oraindik ez da zenbatekoa jakin, Segurtasun Sailak jakitera eman duenez.

Lapurreta 11:45ean izan da, Bilbo-Plentzia errepideko 44 zenbakian dagoen bulegoan.

Bi gizonezkoak sukurtsalean sartu dira, eta, bertako langileei mehatxu egin ostean, dirua lapurtu eta ihes egin dute. Ez da kalterik izan sukurtsalean.

Oraingoz ez da zehatz-mehatz jakin armak benetakoak ala gezurrezkoak ziren, iturri berberak azaldu duenez.

 

 

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea