Gizartea -

Epaiketa

Bio-bac botika ezkutuan saltzen zen, Guardia Zibilaren arabera

Lau lagun atxilotu dituzte osasun publikoaren aurkako delituengatik. Bio-bac minbizia, hiesa, hepatitisa eta beste hainbat gaixotasun tratatzeko balio zutela esaten zuten.

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Guardia Zibilaren Brujo operazioaren (Bio-bac botika ilegalaren banaketaren aurkakoa, hain zuzen ere) koordinatzaileak Madrilgo 18 zenbakiko Zigor-epaitegian izan da eta produktua izkutuan saltzen zutela aitortu du.

Lau lagun atxilotu dituzte osasun publikoaren aurkako delituengatik. Bio-bac minbizia, hiesa, hepatitisa eta beste hainbat gaixotasun tratatzeko balio zutela esaten zuten.

Antonio Rafael Chacon inputatu nagusiak lanak "sekretupean" egitea eta "bigarren plano batean" mantentzea erabaki zuen, ikerketaren buruaren arabera. Jarduera "administrazioa konturatu gabe" eta baimenik gabe egiten zen, bere ustez.

Etxebizitza bat erregistratu zuen guardia zibilak eta hainbat hozkailu eta etiketa gabeko pote aurkitu zituzten. Alboko eraikinean, 25.000 eta 30.000 botila inguru aurkitu zituztela gaineratu du.

Ikerketako koordinatzailearen arabera,"sareak" jarduteko bi "bide" zituen: bio-bac gaixoetara heltzea "dirua irabazteko" eta bestea produktua "legeztatzen saiatzeko".

Fermin Moriano doktorea akusatuetako bat da, baina hil da. "Elementu gakoa" zen Chacon Farmaceuticaren banaketa lanetan, "komisioak" jasotzen zituelako bio-bacen eskaeren arabera, azaldu du.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Espainia albisteak Minbizia argazkiak Iruzurrak Gaixotasunak albisteak Sendagaiak