Gizartea -

Palau auzia

Urtebeteko kartzela-zigorra Milleti, Bartzelonako hotelaren auzian

Palau de la Musicaren buruzagi ohiek luxuzko hotel bat egitea zuten helburu, eta influentziez baliatu ziren horretarako.

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Bartzelonako Auzitegiak urtebeteko kartzelaldira kondenatu ditu Felix Millet Palau de la Musicako presidente ohia eta Jordi Montull bere konfidantzazko gizona, kultur instituzioaren alboan eraiki nahi zuten hotel baten kudeaketan irregulartasunak aurkitu dituztelako. Bartzelonako Hirigintza Saileko buruzagi ohiak absolbitu egin dituzte.

Epaian, Ramon Garcia-Bragado Hirigintza zinegotzi ohia, Ramon Massaguer Hirigintza kudeatzaile ohia, Enric Lambies Udaleko orduko zerbitzu juridikoen arduraduna eta Carlos Diaz, azkenean egin ez den proiektuaren arkitektoa, absolbitu egin dituzte.

Millet eta Montull influentziez baliatzeagatik kondenatu ditu, baita influentzia horiekeskaintzeagatik ere; lehenari 3.600.000 euroko isuna jarri diote, eta bigarrenari, 900.000 eurokoa.

Kultur erakundeko buruzagi ohiek luxuzko hotel bat egin nahi zuten "irabazi ekonomikoak, beraientzat zein fundazioarentzat (Palau de la Musicaren fundazioarentzat), lortzeko asmoz".

Horretarako, beraien "ospea" erabili zuten eta karguek ematen zieten abantailak aprobetxatuz, agintariekin kontaktuan ipintzen hasi ziren -bileren bitartez, deituz, eskutitzen bitartez eta posta elektronikoz. Horrela, egitasmoa aurrera eramatea lortu uten.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Bartzelona albisteak Epaiketak Gizartea bideoak Prentsa digitalaren azken orduko Gaurko azken orduko albistea Turismo-ostatuak Euskadi