Gizartea -

Eraikinen azterketa teknikoa

50 urtetik gorako eraikinek azterketa pasatu beharko dute 2018rako

Eusko Jaurlaritzaren arabera, etxebizitzen bi herenek egin beharko dute azterketa teknikoa 2018a baino lehen. Orain arte, birgaitzeko diru-laguntza eskatzen zen kasuetan soilik egiten zen azterketa.

50 urtetik gorako eraikinek azterketa pasatu beharko dute 2018rako. Argazkia: EiTB
50 urtetik gorako eraikinek azterketa pasatu beharko dute 2018rako. Argazkia: EiTB
93 mila eraikinek egin beharko dute ikuskaritza teknikoa

1:25

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

50 urte baino gehiago dituzten Euskal Autonomia Erkidegoko eraikinek etxebizitzen azterketa teknikoa gainditu beharko dute 2018ko ekaina baino lehen. Azterketa egiteak 1.200 eta 1.500 euro bitarteko kostua du, eta horren bitartez eraikinaren egoera nolakoa den egiaztatzen da.

Eraikinek Azterketa Teknikoa arautzen duen dekretuan Eusko Jaurlaritzak egin dituen aldaketak azaldu ditu gaur Juan Maria Aburto Enplegu eta Gizarte Politikako sailburuak. Orain arte, eraikina birgaitzeko diru-laguntza eskatzen zen kasuetan soilik egiten zen azterketa.

Aurrerantzean 50 urte betetzen dituzten eraikin guztiek gainditu beharko dute azterketa. Aipaturiko azterketan eraikinaren segurtasun baldintzak (pitzadurak, hezetasunak, fatxadaren egoera), irisgarritasuna eta eraginkortasun energetikoa ikertuko dituzte.

Eusko Jaurlaritzak emandako datuen arabera, EAEko eraikinen bi herenak gainditu beharko du azterketa teknikoa 2018a baino lehen.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea