Gizartea -

Instalazio militarra

Bardeako tiro eremua ixteko eskatu dute ehunka lagunek

Tiro eremuaren kontrako plataformak Bardean xahutzen den dirua gastu sozialetara bideratzeko eskatu du.

Bardeako tiro eremuaren kontrako urteroko martxa egin dute gaur. Argazkia: EiTB
Bardeako tiro eremuaren kontrako urteroko martxa egin dute gaur. Argazkia: EiTB
Bardeako tiro eremuaren kontrako martxa egin dute gaur

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Bardeako tiro eremura martxa egin dute igande eguerdian, poligonoaren itxiera eskatzeko. Poligonoaren Kontrako Plataformak salatu duenez, inguruko herritarrentzat "arriskutsua" da.

Urtero bezala, gaur ere ehunka lagun elkartu dira Bardean, militarrek bertatik alde egin dezatela eskatzeko. Herritarrez gain, 15 alderdi politikotako, 9 sindikatutako, 18 gizarte taldetako eta 22 udaletako ordezkariek parte hartu dute "Tiro poligonorik ez, gastu soziala bai" goiburupean egin den manifestazioan.

Bere garaian, Espainiako Defentsa ministroak gastu militarra beste gastu sozial bat zela esan zuen.

Adierazpen horiei erantzunez, Bardean xahutzen den dirua benetan gastu sozialera bideratzeko eskatu du Milagros Rubio Poligonoaren Kontrako Plataformaren bozeramaileak.

Bestalde, Bardeako tiro eremuaren kontrako "olatua" eratzea babestu du Rubiok, poligonoa ixtea lortzeko, eta hori ezinezkoa bada, 2028an bukatzen den hitzarmena gehiago ez luzatzeko.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea