Gizartea -
Gipuzkoa
Oiartzungo baserri baten aurrealdea erori da, bi lagun barruan zeudela
Barruan zeuden bi pertsonak ez dira zauritu, baina Udalak ostatu eman beharko die, baserria guztiz erortzeko arriskua baitago.
Erredakzioa
Oiartzungo (Gipuzkoa) baserri baten aurrealdea erori da gaur, asteartea, bi pertsona barruan zeudela, baina ez dira zauritu, Segurtasun Sailak jakinarazi duenez.
Gurutze Bidea inguruko mendiko bide baten ondoan dagoen baserri horren aurrealdearen zati bat 07:00ak aldera erori da, baldintza kaxkarretan baitzegoen.
Baserriaren zati hori erori denean bi pertsona zeuden barruan, baina ez dira zauritu. Udalak ostatu eman beharko die orain, baserria guztiz erortzeko arrisku handia baitago.
Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea