Gizartea -
Tren-istripua
Gehiegizko abiadura eta arreta falta, Santiagoko istripuaren arrazoiak
Istripu horretan, 80 pertsona hil eta 147 zauritu ziren.
Erredakzioa
Tren-istripuak ikertzeko batzordeak adierazi du Santiagoko ezbeharra gehiegizko abiadurak eta tren-gidariaren "arreta faltak" eragin zuela. Istripu horretan 80 pertsona hil eta 147 zauritu ziren.
Batzorde horrek egindako dokumentuaren arabera, 179 km/h-ko abiadura zeraman trenak istripua izan zenean. Angroiseko bihurgunean gehienezko abiadura 80 km/h-koa da.
Horrez gain, "arreta falta" ere egotzi diote tren-gidariari, telefonoz egindako dei bati erantzuteagatik eta bihurgune horretan sartu aurretik abiadura ez murrizteagatik.
Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea