Gizartea -

Industria-poligonoa Billelan

Bi langile ospitalera eraman dituzte, Mungian sutea piztu ostean

Enpresa batean izan da ezbeharra. Bertan bildutako materialek eta erremintek su hartu dute, eta bi langile Gurutzetako ospitalera eraman dituzte, kea arnasteagatik.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Bi langile ospitalera eraman dituzte ostegun honetan, Mungiako enpresa batean sutea piztu ostean. Bertan bildutako materialek eta erremintek su hartu dute, eta bi beharginak Gurutzetako erietxera igorri dituzte, kea arnasteagatik.

Ezbeharra 19:00etan izan da, Segurtasun Saileko iturriek jakitera eman dutenez. Billelako industria-poligonoan izan da eta, antza denez, bertan bildutako materialak eta erremintek su hartu dute.

Sutea itzaltzen saiatu diren bi langile ospitalera eraman behar izan dituzte, kea arnasteagatik.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Suteak