Gizartea -

Bilboko sarbideak

Rekaldeko saihesbidea egiteko izapideak hasi ditu Bizkaiko Aldundiak

Ingurumen bideragarritasuneko azterketa eskatu du Bizkaiko Foru Aldundiak. Txosten hori Ingurumen Erreferentzia Agiria lortzeko beharrezkoa da.

Rekalde zubibidea. Artxiboko irudia: EFE
Rekalde zubibidea. Artxiboko irudia: EFE
Rekalde zubibidea. Artxiboko irudia: EFE

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Rekaldeko saihesbidea eraikitzeko aurretiazko izapideak hasi ditu Bizkaiko Foru Aldundiak. Bilboko sarbide berria egiteko ingurumen bideragarritasuneko azterketa eskatu du Aldundiak.

Itziar Garamendi Garraio eta Herri Lan diputatuak agerraldia egin du batzordean, Bilbon, neurrien berri emateko.

Txosten hori Ingurumen Erreferentzia Agiria lortzeko beharrezkoa da. Ondoren hirigintzako bideragarritasun azterketa eskatuko dute eta ibilbide eta eraikuntza proiektuak onartuko dituzte, Garamendik azaldu duenez.

San Mames, "ezinbestekoa"

Foru Gobernuak Rekaldeko saihesbide berria egiteko konpromisoa duela ziurtatu du diputatuak. Hala ere, egitasmo hori aurrera eraman baino lehen, San Mameseko sarbideak eraikitzea "ezinbestekoa" zela adierazi du Garamendik. Duela urtebete zabaldu zituzten.

"Sarbiderik gabe, azpiegitura egitea ezinezkoa izango litzateke, saihesbidea Sabino Aranako sarbidearekin bateragarria ez delako", azaldu du.

Rekaldeko zubibidea

A-8 autobidea Rekaldeko zubibidetik Bizkaiko hiriburura sartzen da etxebizitzen gainetik. Horrela, 40 urte daramatza.

Aldundiak eta Bilboko Udalak 2006an plana aurkeztu zuten. 2008tik 2016ra arte Sabino Arana eta Rekalde zubibideak eraistea aurreikusten zuen. Sabino Arana behera bota dute dagoeneko, baina Rekaldeko zubibidea oraindik zabalik dago.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Bilboko albisteak Bizkaiko albisteak