Gizartea -
Donostian
Sute batek kalteak eragin ditu etxe batean, bost gazte barruan zeudela
Garrek eragindako kalteak ez dira handiak izan; gazteak etxeko beste gela batean zeuden sua piztu denean; suhiltzaileek onik atera dituzte. Gizonezko bat atxilotu du Ertzaintzak.
Erredakzioa
Sute batek kalte txikiak eragin ditu Donostian, abandonatutako etxe batean, bost gazte barruan zeudela.
Suhiltzaileek jakinarazi dutenez, sua bart gauerdian piztu da. Etxean pilatutako zabor asko zegoen, besteak beste, egurra eta arropa.
Suteak kea eragin du, gehien bat, baina ez ditu gazteak kaltetu, etxeko beste gela batean baitzeuden. Suhiltzaileek onik atera dituzte.
Etxebizitza Bordatxipi kalean dago, Ategorrietako erlojuaren aurrean.
Gizonezko bat atxilotu dute etxebizitzaren inguruan, sutea eragiteagatik. Etxean zegoen gazteetako bat ere atxilotu du Ertzaintzak, desobedientziagatik. Antza denez, eraikinera ez itzultzeko poliziaren gomendioa baztertu du.