Gizartea -
'Fortuna' itsasontzia
Erregearen yatea salgai, erdi-prezioan baino merkeago
19 milioi euro ordaindu zituzten laketontzia erosteko, eta orain 8 milioiren truke dago salgai, baina ez da eroslerik agertu. Berri-berri dago, urtean batez beste 72 orduz erabili baitute.
Erredakzioa
Fortuna yatea, 2001ean 25 enpresarik erregeari oparitutako yatea, 8 milioi euroan jarri dute salgai (2001ean 19 milioi euro ordaindu zituzten horren truke), eta erdi-preziotik behera merkatu arren, laketontziak ez du oraindik eroslerik, El Mundok plazaratutako albiste baten arabera.
Hasieran, laketontzia 10 milioi euroan saltzeko asmoa zuten, baina 8 milioi eurora jaistea erabaki dute, eroslerik ez dutela topatu ikusita,.
Yatea ia ez dute erabili, uretan daramatzan 13 urteetan urtero batez beste 72 orduz (hiru egun) erabili baitute, eta ezin hobeto dago.
Oraingoz, 'Fortuna' ontzia (41 metroko luzera du) Palmako Port Adriano kaian dute, nork erosiko zain.