Gizartea -

Emakumeen aurkako indarkeria

Tolosako krimenaren auzia epaiaren zain geratu da

Akusatua oso azkar erruduntzat jo du epaimahaiak; izan ere, ordu batzuk bakarrik behar izan ditu erabakia hartzeko. Epaileak sententzia datozen egunetan egingo du.

Tolosako krimenaren epaiketa. Artxiboko irudia: EiTB
Tolosako krimenaren epaiketa. Artxiboko irudia: EiTB
Tolosako krimenaren epaiketa. Artxiboko irudia: EiTB

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Duela bi urte, Tolosan (Gipuzkoa), bere bikotekidea sastada batekin hiltzea egotzita epaitzen ari diren gizonaren auzian ankerkeria, alebosia eta hurkotasuna larrigarritzat hartu ditu epaimahaiak. Horrela, 25 urteko espetxe-zigorra eskatu dute akusazio ezberdinek.

Auzitegiko presidenteak epaia emateko galde-sorta epaimahaiaren esku utzi du goizean. Auzipetua oso azkar erruduntzat jo du epaimahaiak; izan ere, ordu batzuk bakarrik behar izan ditu erabakia hartzeko. Epaiketa ekainaren 2an hasi zen Gipuzkoako Auzitegian.

Epaian, akusatuaren bertsioa (alkoholaren eraginpean defentsa zilegia) erabat baztertu du epaimahaiak, eta Fiskaltza, akusazio partikularra (hildakoaren familia) eta herri akusazioren (Clara Campoamor elkartea eta Tolosako Udala) argudioak onartu ditu.

Bestalde, akusatuaren abokatuak hiru urteko espetxe-zigorra eskatu zuen epaiketaren hasieran, baina orain eskakizuna aldatu behar izan du. 20 urteko kartzela-zigorra eskatu du.

Auzia epaiaren zain geratu da. Epaileak sententzia datozen egunetan egingo du.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Tolosa gaur