Gizartea -

Emakumeen aurkako indarkeria

Bikotekideari eraso eta mehatxu egiteagatik atxilotu dute Durangon

Biktimak kolpeak eta ubeldurak zituen gorputz osoan. Atxilotuak 30 urte ditu, eta genero-indarkeriaren delitu bat egotzi diote.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Ertzaintzako agenteek 30 urteko gizonezko bat atxilotu zuten atzo Durangon, ustez bikotekideari eraso eta mehatxu egiteagatik. Atxilotuari genero-indarkeriaren delitua egotzi zioten.

Atzo, 19:00ak aldera, Ertzaintzak etxebizitza batera joateko deia jaso zuen, gazte batek ama indarkeria zantzuekin aurkitu zuela esanda.

Bertara iristean, emakumeak gorputz osoan kolpeak eta ubeldurak zituela ikusi zuten agenteek. Semeak esan zienez, amak bikotekidearen erasoa jasan zuen.

Biktimaren arabera, erasotzaileak etxetik ateratzea galarazi zion, eta, horrez gain, aurreko egunetan kolpeak eta mehatxuak jaso zituen.

Erasotzailea ondoko gelan zegoen, alde egiteko maleta prestatzen.

Ertzainek gizonezkoa identifikatu eta atxilotu zuten, genero-indarkeria egotzita. Biktima ospitalera eraman zuten, zauriak sendatzeko.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea