Gizartea -

Gertaera

Donostiako arropa denda bat hustu behar izan dute sute baten ondorioz

Sugarrak 17:30ean piztu dira aireztapen-hodian, eta ke asko eragin dute. Ez da biktimarik izan.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Donostiako zentroko arropa denda bat hustu behar izan dute asteazken arratsaldean, sute baten ondorioz, Gipuzkoako hiriburuko suhiltzaileek jakitera eman dutenez. Ez da biktimarik izan.

Iturri horren arabera, sugarrak 17:30ean piztu dira aireztapen-hodian, eta ke asko eragin dute.

Suhiltzaileek dagoeneko sutea itzali dute, baina bertan jarraitzen dute, lekua aireztatzen. Oraindik ez da jakin kalte materialen zenbatekoa.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea