Gizartea -

Ezbeharra

Eraikin bat jendez hustu dute Irunen, sute baten ondorioz

Suak ez du kalterik eragin eta bizilagunak euren etxeetara itzuli dira, Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak jakinarazi duenez.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Irungo etxebizitza eraikin bat jendez hustu behar izan dute gaur goizaldean, bi elektrizitate kontagailutan piztutako suaren ondorioz. Ke laino handia sortu da, eta badaezpada bizilagunak etxetik atera dituzte, baina suak ez du kalterik eragin, eta denbora gutxira euren etxeetara itzuli ahal izan dira, Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak jakinarazi duenez.

05:35ean, Irungo Jose Antonio Loidi Bizkarrondo kaleko 10. zenbakiko eraikinetik kea ateratzen ari zela ohartarazi du bizilagun batek telefono-dei baten bidez.

Ertzainak, udaltzainak eta suhiltzaileak bertaratuta, sua garajeetako bi elektrizitate kontagailutan piztu dela baieztatu dute.

Ke lainoa handia zenez, bizilagunak etxetik irtenarazi dituzte, baina suhiltzaileek sua itzalitakoan, 06:15 aldera, euren etxeetara itzuli dira.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Irun bideoak