Gizartea -
Polizia operazioa
Bost atxilotu EAEn eta Gaztela Leonen egindako 18 lapurretagatik
Ustezko errudunak autoarekin agente bat harrapatzen saiatu dira. Operazioak irekita jarraitzen du.
Erredakzioa
Familia bereko bost persona atxilotu ditu Guardia Zibilak Miranda de Ebron (Burgos), indarkeriaz egindako gutxienez 18 lapurreta egotzita, gehienak Euskadin.
Ikerketako iturriek adierazi dutenez, Gaztela Leonen ere aritu den familia bat da.
Operazioa goizaldeko lauretan hasi da, eta irekita jarraitzen du, posible baita jende gehiago atxilotzea.
Ustezko errudunak autoarekin guardia zibil bat harrapatzen saiatu dira operazioa martxan jartzean.
Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea