Gizartea -
Ospakizuna
Berastegi eta Markina-Xemein, gaurtik UEMAko kide
Lehen aldiz, Udalerri Euskaldunen Eguna ospatuko dute gaur Tolosan, eta UEMAren Batzar Nagusian onartuko dituzte kide gisa Gipuzkoako eta Bizkaiko bi udalerriak.
Erredakzioa
UEMA Udalerri Euskaldunen Mankomunitateak antolatuta, Udalerri Euskaldunen Eguna ospatuko da gaur Tolosan, eta bertan, Berastegi eta Markina-Xemein UEMAko kide izendatuko dituzte.
Tolosako Udalean egingo du Batzar Nagusia UEMAk, eta bertan onartuko dituzte kide berriak, Gipuzkoako eta Bizkaiko herrietako udalek hala eskatuta. Horrela, Hego Euskal Herriko 72 udal bilduko ditu mankomunitateak.
Hainbat udaletako ordezkariek adierazpen bateratu bat aurkeztuko dute gaur Tolosan, "Euskarak batzen gaitu" izenpean, eta Eusko Jaurlaritzak ere ekitaldira ordezkaritza bidaliko duela adierazi du.
Gainera, Tolosako herritarrek prestatuta, flashmob bat egingo dute gaur Udalerri Euskaldunen Eguna ospatzeko.
Etorkizuneko Euskal Herri euskaldun baten alde lanean diharduen erakunde publikoa da UEMA, 1991. urtean sortua, eta bere baitan dauden udalerrietan, biztanleen % 70ak baino gehiagok daki euskaraz.