Gizartea -

Abiadura Handiko Trena

AHTk Nafarroan izango duen eragina salatu dute bizikleta martxa batean

Mugitu Mugimenduak antolatutako protesta ekitaldiaren helburuak AHTren proiektua salatzea eta Nafarroako Gobernua izapideetan aurrera egiten ari dela agerian uztea dira.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Abiadura Handiko Trenaren lanak Nafarroan izaten ari diren eragina salatzeko bizikleta martxa egin dute larunbat honetan Tafallan. 85 inguruko taldeak parte hartu du Tafalla eta Faltzes arteko bizikleta martxan.

Raul Oloriz Mugitu Mugimendua taldeko kideak EFE albiste agentziari adierazi dionez, 11:00etan atera dira Tafallako udaletxe plazatik. Aurrez, abiadura handiko trena irudikatzen zuen zinta bat moztu dute Juan Martin Rekalde eta Pedro Leralta Abiadura Handiko Trenaren kontrako Mugitu Mugimenduko kideek.

Bizikleta gainean jarri eta Tafallako kaleak zeharkatu dituzte txirrindulariek, "AHTko dirua osasunarentzat" eta "Abiadura Handiko Trena, xahubide irrazionala" gisako leloak oihukatuz. Handik Olite aldera abiatu dira eta bertan bazkaldu dute.

Mugitu Mugimenduak deitutako martxa honen helburuak AHTren proiektua salatzea eta Nafarroako Gobernua izapideetan aurrera egiten ari dela agerian uztea dira. Olorizen esanetan, duela gutxi Alesbes-Olite eta Olite-Tafalla tarteen inguruko informazioa argitaratu du Nafarroako Gobernuak.

Nafarroako Gobernuarentzat "AHTa da lehentasuna, eta ez hezkuntza, osasuna eta gizarte zerbitzuak. Ez dut ulertzen nola izan daitekeen AHTa lehentasuna gizarte murrizketa gogorrak jasaten ari garen garai hauetan", azpimarratu du Olorizek.

Arratsaldean Faltzesera iritsiko dira eta gauean Faltzeseko kultur etxean SOStemible antzerki saioa eskainiko du Txiflando Antzerki Tailerra taldeak.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea