Gizartea -

Araba Euskaraz 2014

Euskal hezkuntzaren erronken aurrean zuhurtzia eskatu du Urkulluk

Araba Euskaraz festaren inaugurazioan, "taldean egindako lanaren alde" egin du lehendakariak, "euskal ikaskuntza bermatu eta hobetu ahal izateko".

Iñigo Urkullu lehendakaria. Argazkia: EiTB
Iñigo Urkullu lehendakaria. Argazkia: EiTB
Iñigo Urkullu lehendakaria. Argazkia: EiTB

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Iñigo Urkullu lehendakariak "taldean egindako lanaren alde" egin du, "euskal ikaskuntza eredua bermatu eta hobetu ahal izateko". Halaber, euskal ikaskuntzak duen erronken aurrean "zuhurtzia" eskatu du.

Araba Euskaraz 2014 Arabako ikastolen festaren inaugurazio-ekitaldian izan da Urkullu. Aurten, Lapuebla de Labarcak hartu du hitzordua, "Mugan bizi bizi" lelopean, Arabako Errioxaren mugan euskaraz bizirik dagoela azpimarratzeko.

Hitzaldi motzean lehendakariak adierazi duenez, hezkuntzak euskera aurrera egiteko balio izan digu. "Une bakoitzeko erronkei aurrera egin behar die euskarak, ausardiaz, inteligentziaz eta zuhurtziaz", esan du.

"Taldeko lanari esker, euskal ikaskuntza eredua bermatu eta hobetu ahal izango dugu", azpimarratu du.

Halaber, Assa ikastola Araba Euskaraz festaren aurtengo edizioaren antolatzaileak egindako lana goratu du, "urte guzti hauetan euskara zonaldean bizirik mantentzen lagundu dutelako". Halaber, egunero euskara erabiltzearen garrantzia azpimarratu du.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Arabako berriak