Gizartea -

Katalunia

Gizon bat hil da Bartzelonan, udaltzainek atxilotu eta gero

Esquadra Mossoek ikerketa abiatu dute, gertatutakoa argitzeko. Oraindik ez dago argi zerk eragin duen haren heriotza.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Gizon bat hil da gaur goizean Sant Esteve Sesrovires (Bartzelona) herrian, Udaltzaingoak atxilotu eta gero.

Esquadra Mossoek ikerketa abiatu dute, gertatutakoa argitzeko, Kataluniako Poliziak berak agiri batean jakinarazi duenez.

Tragedia 05:00ak aldera gertatu da, industrialde batean. Ordu horretan, bi susmagarri korrika ari zirela jakinarazi diote Udaltzaingoari.

Agenteak bertaratu dira, eta ustezko susmagarri bat atzeman dute. Une horretan, gizonezkoa hil egin da, oraindik ez dago argi zergatik.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea