Gizartea -
Errefuxiatuen Eguna
Asilo-eskaerak % 74 hazi dira Estatuan
Euskadin, 62 lagunek eskatu zuten asiloa 2013an, gehienak gizonezko gazteak ziren, Afrikatik etorritakoak, Malitik esaterako.
Erredakzioa
Estatuak 4.502 asilo-eskaera jaso zituen 2013an, azken bost urteotako zifrarik altuena. Horrenbestez, urte batetik bestera % 73,95eko hazkuntza izan da, iaz 2.588 eskaera izan baitziren. Aipatzekoa da, eskera horiek Europar Batasunean egindakoen % 1a baino ez direla.
CEAR errefuxiatuen laguntzarako elkarteak emandako datuak dira.
Babes-eskaera gehienak Mali (1.478), Siria (725), Aljeria (351), Nigeria (182), Somalia (132), Palestina (130) eta Pakistan (102) bezalako herrialdeetatik iritsitako pertsonek egin zituzten.
62 eskaera Euskadin
Bestalde, euskal autonomia erkidegoan 62 asilo-eskaera izan ziren iaz. Gehienak gizonezko gazteak ziren, Afrikako herrialdeetatik etorritakoak, Malitik esaterako, Euskadiko CEAR elkarteak jakitera eman duenez.
Javier Galpasoro bozeramaileak azaldu duenez, Bizkaian 50 eskaera izan ziren; Gipuzkoan, 8; eta Araban, 4.