Gizartea -
Bilbon
Down sindromearen lehen martxak 700 pertsona bildu ditu Bilbon
Antolatzaileek ekitaldiaren "arrakasta" azpimarratu dute. Parte-hartzaileek 3 eta 8 euro artean ordaindu dituzte, adinaren arabera.
Erredakzioa
700 pertsona baino gehiago bildu dira Bilbon, Down Sindromearen Fundazioak antolatuta, antolatzaileek ohar batean emandako datuen arabera.
Proba gaixotasuna duten pertsona asko daudela gogora ekartzeko egin dute, pertsona horiek gizartearen parte direlako "berdintasun osoz".
Martxako parte hartzaileak Bilboko hirigunean ibili dira, 6.500 metroko zirkuituan, Uribitarte eta Casilda Iturrizar parkearen artean.
"Arrakasta"
Antolatzaileen arabera, probak "arrakasta" handia izan du. Parte hartzaileek 3 eta 8 euro artean ordaindu dituzte, adinaren arabera.
Bildutako dirua fundazioarentzat izango da.