Gizartea -
Erritua
San Joaneko erritu 'garbitzailea'
Ekaitzak izan daitezke arratsaldetik aurrera, Euskalmeten arabera. Toki batzuetan, indarrez jo dezake euriak eta txingorra ere izan daiteke.
Erredakzioa
Udako solstizioaren ospakizun festa gauean izango da Euskal Herri osoan. Tradizioarekin jarraituz, suak egingo dira. Errituaren asmoa, hasiera batean, "eguzkiari indar handiagoa" ematea zen; eta sinbolikoki, suak funtzio "garbitzailea" du bere inguruan biltzen direnen artean.
Horrela, gaua heltzean, sua euskal lurralde guztietan izango da, eta senideak eta lagunak haren inguruan bilduko dira.
Suhiltzaileen aitzin-neurriak
Bizkaiko Foru Aldundiak suak egitean kontu handiz aritzeko eskatu du San Joan gauaren ospakizunetan. Horrela, "ustekabeak" ekidin nahi dituzte. Iaz, Bizkaiko suhiltzaileek 13 sute txiki itzaltzera irten behar izan zuten, bai eta baso-sute bat itzaltzera ere.
Gaua "normaltasunez" egiten dela bermatzeko, suak ezin dira edozein galtzadatan egin, ezta asfaltoaren eta baldosen gainean ere. Edozein eraikinetatik, elektrizitate-harietatik eta beste edozein instalaziotatik gutxienez 15 metrora egin behar dira. Kasu batzuetan, distantzia handiagoa eskatuko dute suhiltzaileek.
Eguraldiaren aurreikuspena
Euskalmetek aurreratu duenez, gaur ekaitzak izan litezke Euskadin. Goizaldean eta arratsaldean indarrez jo dezake euriak, eta txingorra ere izan daiteke.
Goizean eta eguerdi partean eguzkiak indarrez joko du. 24 eta 26 gradu bitartekoak izan daitezke tenperaturak, kostaldean eta barrualdean, hurrenez hurren.