Gizartea -
Abortuaren legea
Malformazio kasuak aintzat hartzeko aukera zabaldu du Gallardonek
Txosten banatan, epai botereak eta fiskalen batzordeak eskatu zuten, haurdunaldia eteteko aukera ematea amari, malformazio kasu guztietan, eta ministroak esan du aukera aztertuko dela.
Erredakzioa
Espainiako gobernua bizkortzen ari da Abortu Legearen tramitazioa, eta gaur, Alberto Ruiz Gallardon ministroak onartu du malformazio kasuak aintzat hartu daitezkeela.
Txosten banatan, epai botereak eta fiskalen batzordeak eskatu zuten, haurdunaldia eteteko aukera ematea amari, malformazio kasu guztietan, eta ministroak esan du aukera aztertuko dela.
Ruiz Gallardonek azaldu duenez, jasotako txostenak ikertuko ditu Justizia Ministerioak orain, eta azterketa amaitzean, onartuko dute egitasmoa.
Ana Mato Osasun ministroak esan du gizarteko alor gehienen “babesa” lortzeko lan egingo dutela, baina ez ditu zehaztu egitasmoan sartuko diren aldaketak.
Orain arte, bi izan dira abortatzeko aukera legalak, egitasmo horren arabera: emakumea bortxatu badute edota amaren osasun psikologikoa edo psikikoa arriskuan baldin badago.