Gizartea -

Elkarrizketa Radio Euskadin

UPV/EHU: 'Ezin dugu irakasleen ibilbide profesionala bermatu'

Krisiak eragindako murrizketei eta "lanpostu publikoak sortzea galarazten duen" lege dekretuari egotzi die egoera Goirizelaiak.

Iñaki Goirizelaia, UPV/EHUko errektorea. EiTB.
Iñaki Goirizelaia, UPV/EHUko errektorea. EiTB.
Iñaki Goirizelaia, UPV/EHUko errektorea. EiTB.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Iñaki Goirizelaia UPV/EHUko errektoreak esan du gaur egun ez dagoela irakasleen "ibilbide akademikoa" bermatzerik, eta, konponbide baten faltan, urte batzuk barru "irakasleek ez dute merezitako postuetan egoteko aukerarik izango", ohartarazi du. Goirizelaiaren iritziz, aipatutakoa Rajoyren Gobernuak ezarritako "murrizketa politiken ondorioa da".

Radio Euskadin esandakoaren arabera, "etorkizunerako erronka nagusia, Lanbide Heziketaren eta unibertsitatearen arteko loturaren funtzionamendua hobetzea da".

Krisiaren ondorioz egindako murrizketei dagokienez, errektoreak adierazi du UPV/EHUk "murrizketak" jasan dituela "zenbait alorretan"; batzuk Espainiako Gobernuak egindako lege dekretuen eraginez, eta, beste batzuk, krisiaren eraginez. Ondorioz, UPV/EHUk "egoera zaila bizi du, eta ezin izan diogu jendeari aterik ireki".

"Azkeneko aurrekontuan joera aldatu egin da eta apur bat hobera egin dugu. Horrela jarraituz gero, zulotik ateratzea espero dugu. Lanpostuen, ikerketaren eta kalitatearen aldeko apustua egin dugu", azaldu du errektoreak.

Horren harian, "urtero soldatetan eta ordainsari berezietan murrizketa handiak egiten jarraitu izan bagenu", egoera oso zaila izango luketela gaineratu du Goirizelaiak.

Gauzak horrela, "krisiari eta lanpostu berriak sortzea galarazten duen lege dekretu bati" egotzi die "ibilbide akademikoa" bermatzeko zailtasunak izatea.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
EHU berriak Gizartea Prentsa digitalaren azken orduko Gaurko azken ordukoa Irakasleen albisteak