Gizartea -
Polemika
Sexistatzat jotako kartel bat erretiratu behar izan du Kukuxumusuk
Polemika piztu duen publizitate-kanpainako iragarkian emakume bat ageri da, kamiseta altxatuta, bularrak erakusten eta atzetik mutil bat jarraika duela.
Erredakzioa
Kukuxumusuren publizitate-kanpaina batek polemika piztu du, emakume bat bularrak erakusten agertzen delako, eta, azkenean, iragarkia erretiratu behar izan dute.
Kukuxumusuk bidaiak antolatzen ditu Iruñera sanferminetan, eta bidaia horiek iragartzeko egin duen kartelean, ondoko bi marrazkiak ikus daitezke: batetik, zezen bat korrikalari baten atzetik, eta bestetik, emakume bat bularrak erakusten, atzetik mutil bat jarraika duela.
Iragarki horrek ika-mika handia piztu du. Kukuxusumusuk kritika ugari jaso ditu sare sozialen bitartez, eta azkenean erretiratzea erabaki du.
Egunotan, sanferminetako irudiak zabaltzerakoan, arduraz jokatzeko eskatu die Iruñeko Udalak komunikabideei; izan ere, txupinazoan izan ohi diren eraso sexistak ekidin nahi dituzte.