Gizartea -

DBE

Bi lagun atxilotuta, Sirian hildako jihadistaren diru-laguntzen harira

Ertzaintzaren ikerketaren arabera, atxilotuek bankutik ateratzen zuten diru-laguntzen zenbatekoa, eta atzerrira igortzen zuten zati bat. Beste hiru lagun inputatu dituzte.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Ertzaintzak bi lagun atxilotu ditu ostegun honetan Barakaldon, ustez Sirian hildako jihadistaren diru-laguntzak legez kanpo kobratzeagatik. Joan den martxoan hil zen jihadista. Beste hiru lagun ere inputatu ditu, sare horrekin zerikusia dutelakoan, baina ez dakite horiek non daude horiek une honetan.

Guztiei egotzi diete diru-laguntzak kobratzen jarraitzeko sare baten kide izatea, jasotakoaren horren zati bat atzerrira igortzeko.

Ekaina erdialdean abiatu zuen Ertzaintzak ikerketa, gazte bati Redouan Bensbih aktibistaren izenean zegoen libreta atzeman ziotenean. Martxoan Siriako gerran hil arren, norbait ari zen haren izenean diru-laguntzak bankuan jasotzen. Guztira 836 euro ziren hilean (horietatik 616 euro diru-sarrerak bermatzeko errenta ziren, eta gainerakoak etxebizitzarako laguntza). Ikerketan argitu zutenez, jasotako diru horren zati bat Marokora bidaltzen ari ziren, guztira, zazpi igorpen, bankutik ateratzearekin batera.

Ertzaintzak zabalik du ikerketa, Lanbiderekin elkarlanean, dokumentazioa nola faltsutzen zuten argitzeko.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Gizartea albisteak Jihadismoa albisteak Albisteak Gaur Eguneko albisteak Dirulaguntzak