Gizartea -
Inmigrazioa
Legebiltzarkide batzuk Melillan, emakume errefuxiatuen egoeraz
Eusko Legebiltzarraren ordezkaritza Giza Eskubideen, Berdintasunaren eta Hiri Parte-Hartzearen batzordeko hiru kidek eta Gasteizeko ganberaren abokatu batek osatuko dute.
Erredakzioa
Legebiltzarkide batzuk Melillara joango dira astelehen honetan, hiri autonomoan errefuxiatuak edo etorkinak diren emakumeen egoera aztertzeko asmoarekin. Eusko Legebiltzarraren ordezkaritza Giza Eskubideen, Berdintasunaren eta Hiri Parte-Hartzearen batzordeko hiru kidek eta Gasteizeko ganberaren abokatu batek osatuko dute, Legebiltzarrak berak prentsa ohar batean jakinarazi duenez.
Haiekin batera, CEAR-Euskadiren Errefuxiatuei laguntza ematen duen erakundea da), Deustuko Unibertsitateko Pedro Arrupe Giza Eskubideen Institutuaren eta EHUko Ikuspegi Inmigrazioaren Behatokiaren ordezkariak ere joango dira.
Ostiralera arte luzatuko den bisitan, euskal ordezkariak zenbait erakunde publikorekin eta pertsona etorkinekin eta errefuxiatuekin lan egiten duten elkarteekin bilduko dira. Halaber, hiri autonomoan finkatuta edo iragaitzan dauden emakumeekin ere hitz egingo dute.
CEAR-Euskadik antolatu du bidaia, "El camino sin fin: huellas de mujeres en la frontera sur" egitasmoaren barnean.