Gizartea -

Nafarroa eta Ipar EH

Hondamendi eremu izendatzeko eskatu dute uholdeek kaltetutako herriek

Baztango eta Ipar Euskal Herriko instituzioak eta herritarrak normaltasunera itzultzeko lanetan hasi dira, eta aseguru-etxeak kalteak zenbatekoak diren neurtzen dihardute.

Elizondo. EiTB
Elizondo. EiTB
Perituak hasi dira kalteak neurtzen Baztanen

1:16

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Joan den ostiralean izandako uholdek kalte izugarriak eragin dituzte Nafarroako eta Ipar Euskal Herriko hainbat herritan, eta 101 udalek, kaltetutakoen erdiak, hondamendi eremu izendatzeko eskatu dute.

Baztango Udalak ezohiko batzarrean aho batez onartu du Nafarroako Gobernuari hondamendi eremu izateko eskatzea, eta kaltetuei laguntzeko bidea irekitzeko eskatuko du.

500 pertsona baino gehiago kaltetu zituzten ostiraleko uholdeek Elizondon. Gainera, 100 auto baino gehiago hondatu eta sei zubi kaltetu ziren. Hogei errepide inguru igarogaitz gelditu dira, eta baserri ugari, inkomunikatuta.

Garbiñe Elizegi Baztango alkatearen hitzetan, "isolatutako baserriek eta Zahar Etxeak" sorrarazten dio "kezka gehien". "Zahar Etxeko sotoa urez beteta gelditu da, eta bertako makinak, berogailuenak eta ura berotzekoak, erabat hondatu dira", azaldu du.

Aseguru-etxeak gaurtik hasiko dira Baztango kalteen kostuak kalkulatzen: lau milioi ingurukoak izan direla uste da.

Ipar Euskal Herrian ere normaltasunera itzuli nahian dabiltza uholdeek kaltetutako udalerriak. Donibane Garazi eta Ortzaize arteko errepidea gaur edo bihar irekiko dute.

Frantziako Barne Ministroak tramiteak azkartu nahi ditu, eta hondamendi eremu izendatzeko eskaera asteazkeneko Ministro Kontseiluan aurkeztuko du Parisen.

Lizeagan, gutxienez astebete beharko da lanak egiteko, departamenduko azpiegituren arduradunaren ustez, eta errepideetan bost milioi inguruko galerak aurreikusten dira.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea