Gizartea -

Bizkaia

Enpresaburu batek egindako erasoa lan istriputzat onartu dute

Trabajos Especiales ZUT SA konpainiako buru batek eraso egin zion bere langile bati, Petronorren egoitzan.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Gizarte Segurantzaren Bizkaiko Zuzendaritzak lan istripu gisa aitortu du enpresaburu batek langile bati egindako eraso bat, CCOO sindikatuak jakinarazi duenez.

Enpresaburua eta langilea Trabajos Especiales ZUT SA konpainiakoak dira. Petronorrentzat lan egiten duen azpikontrata bat da, eta erasoa Petronorren instalazioetan jazo zen.

Aipatu sindikatuaren esanetan, erasoa 2013. urteko irailaren 12an izan zen. Mutuak gaixoaldi-baja eman zion langileari, herstura zuelako, baina senda-agiria eman zion handik eta bi hilabetera, osatuta zegoela argudiatuta.

Dena dela, langilea hersturak jota zegoen oraindik, eta Osakidetzari eskatu zion baja. Gizarte Segurantzak lan istriputzat jo du gaixotasuna, erasoaren ondorio zelako.

Alfonso Rios CCOO-Euskadiko kideak salatu egin du Trabajos Especiales ZUT SA enpresaren jarduna. Izan ere, errefusatu egin zuen lan istripu txostena egitea, "gertatutakoa ezkutatzen saiatzeko eta Petronorren aurrean erantzukizunak ez onartzeko".

Sindikatuak "azpikontratutako langileen lan baldintzak behatzea" eta "abusuak" saihestea eskatu die enpresei.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea