Gizartea -

Erresuma Batua

Alzheimerra aurreikusteko odolaren proba bat garatu dute adituek

Urtebeteren buruan pertsona batek gaixotasuna garatuko duen % 87ko zehaztasunarekin aurreikusi dezake probak.

Artxiboko irudia: EiTB
Artxiboko irudia: EiTB
Artxiboko irudia: EiTB

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Alzheimerraren hasiera zehaztasun handiarekin aurreikusi dezakeen odolezko proba bat garatu dute Erresuma Batuko adituek. Gaixotasuna aldez aurretik tratatzeko botikak egiteko bidea zabaldu du probak.

Urtebeteren buruan pertsona batek gaixotasuna garatuko duen % 87ko zehaztasunarekin aurreikusi dezake probak. Proba Oxfordeko Unibertsitatearen eta Kings College Londoneko zientzialariek garatu dute. Horretarako, azken hamar urteetan ikerketa ugari egin dituzte adituek.

Ikerketa Alzheimer & Dementia aldizkarian argitaratu dute gaur zientzialariek. Odolean 10 proteina identifikatu dituzte adituek. Alzheimerra hurbil dagoela esan dezakete proteinek. Proba frogatzeko 1.000 pertsona baino gehiagori azterketak egin dizkiete zientzialariek.

Aurrerapauso garrantzitsuak proba klinikoak hasteko aukera emango du orain, baina odolaren proba biztanleei egin ahal izateko urteak igaroko dira oraindik, zientzialariek azaldu dutenez.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea