Gizartea -

Goi-mailako sukaldaritza

Ferran Adriak Bilbon abiatuko du bira gastronomikoa

Sukaldaritzan sorkuntza eta berrikuntza sustatzea dute helburu "Innovation Space" jardunaldiek. Espainiako Estatuko eta Hego Amerikako hainbat hiritan egongo da.

Ferran Adria sukaldari kataluniarra. Argazkia: Efe
Ferran Adria sukaldari kataluniarra.
Ferran Adria sukaldari kataluniarra. Argazkia: Efe

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Ferran Adria sukaldari kataluniarrak Bilbon abiatuko du, hilaren 16an, azken urteotan mundu mailako arrakasta eman dioten plateren sorkuntzari buruz antolatu dituen jardunaldien bira.

"Innovation Space" izeneko ekimena AlhóndigaBilbaon izango da, hiru egunez jarraian.

Sukaldaritzan sorkuntza eta berrikuntza sustatzea dute helburu "Innovation Space" jardunaldiek. Espainiako Estatuko eta Hego Amerikako hainbat hiritan egongo da.

Adriaren plateren osaeraren eta eboluzioaren inguruan jardungo dute, eta El Bulli jatetxean sorkuntza prozesua nola egiten zen ezagutzeko aukera izango da.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Gastronomia azken ordukoa Bilboko azken albisteak