Gizartea -
Gertaera
42 urteko urpeko arrantzale bat hil da Bermeon
Hildako gizonezkoaren aitak deitu du larrialdi zerbitzuetara semea urpeko arrantzara joan eta etxera itzultzen ez zela ikusita. Azkenean, Gurutze Gorriak erreskatatu du Bermeoko bizilagunaren gorpua.
Erredakzioa
42 urteko gizonezko baten gorpua erreskatatu dute larunbat honetan Bermeoko Arribolas hondartza inguruan, Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak jakinarazi duenez.
Antza denez, hildako gizonezkoaren aitak larrialdi zerbitzuetara deitu du arratsaldeko seiak eta laurden aldera semea urpeko arrantza egitera atera eta etxera itzultzen ez zela ikusita.
Erreskate taldeek gizonezkoa bilatzeko lanak hasi dituzte, eta zazpiak eta laurden aldera erreskatatu dute haren gorpua.
Hildakoa Bermeoko bizilaguna zen.
Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea