Gizartea -
Esklerosi anizkoitza
Milaka herritar 'busti' dira esklerosi anizkoitzaren alde
'Busti zaitez' kanpainaren helburuak gaixotasun neurologiko hau ezagutaraztea eta gaixoei eskaintzen zaizkien errehabilitazio saioak finantzatzeko dirua lortzea dira.
Erredakzioa
Politika, kultura edo kirol munduko hainbat aurpegi ezagunek parte hartu dute igande honetan esklerosi anizkoitzaren alde Euskal Herriko 80 hondartza eta igerilekutan egin den "Busti zaitez" kanpainan. Iaz, 100.000 herritarren babesa izan zuen.
"Busti zaitez" ekimenaren helburua gaixotasun neurologiko honen inguruan kontzientziatzea da. Esklerosi anizkoitza oraindik ere gaixotasun sendaezina da.
Bestalde, gaurko ekimenaren beste helburuak gaixotasun neurologiko hau ezagutaraztea eta gaixoei eskaintzen zaizkien errehabilitazio saioak finantzatzeko dirua lortzea dira.
Jai giroan eta eguzkipean ospatu dute gaurko eguna, eta Pedro Carrascal Esklerosi Anizkoitzaren Euskadiko Fundazioaren zuzendariaren esanetan, litekeena da iazko parte-hartze datuak gainditzea.