Gizartea -
HIES-ari buruzko txostena
HIESa eragiten duen birusaren kutsatze kopurua % 38 jaitsi da
1,9 eta 2,4 milioi pertsona bitartean kutsatu dira Giza Inmunoeskasiaren Birusarekin (GIB) 2013. urtean mundu mailan.
Erredakzioa
Hartutako Inmunoeskasiaren sindromea (HIES) eragiten duen Giza Inmunoeskasiaren Birusaren (GIB) kutsatze kopurua % 38 jaitsi da 2013. urtean mundu mailan, HIESari aurre egiteko Nazio Batuen Erakundeak eratutako agentziak (ONUSIDA) gaur kaleratutako txostenaren arabera.
Kutsatze kopuruaren beherakada "oso positiboa" da, ONUSIDA erakundearen arabera. Halaber, adin txikikoen artean beherakada are handiagoa (% 58) izan dela nabarmendu du.
1,9 eta 2,4 milioi pertsona bitartean kutsatu dira Giza Inmunoeskasiaren Birusarekin (GIB) 2013. urtean mundu mailan, hala, 33,2 eta 37,2 milioi gaixo bizi dira.
2013an, 240.000 haur inguru kutsatu ziren birusarekin, eta 2001ean, berriz, 580.000.
Izurritearen hasieratik 78 milioi pertsona inguru kutsatu dira eta 39 milioi pertsona inguru hil dira HIESaren eraginez.