Gizartea -

Ogasuna

Messi, Espainiako Estatuan zerga gehien ordaindu dituena

Futbolari argentinarrak 53 milioi euro ordaindu dizkio Espainiako Ogasunari urtebetean.

Messik epaitegietan deklaratu behar izan zuen, iruzur fiskala egotzita. EFE
Messik epaitegietan deklaratu behar izan zuen, iruzur fiskala egotzita. EFE
Messik epaitegietan deklaratu behar izan zuen, iruzur fiskala egotzita. EFE

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Leo Messi FC Bartzelonako futbolari argentinarrak 53 milioi euro ordaindu dizkio urtebetean Espainiako Ogasunari, eta, beraz, iaz Estatuan zerga gehien ordaindu zituen pertsona da.

Kopuru horri, gainera, beste hiru milioi euro gehiago eman beharko dizkio, isuna ordaindu beharko baitu irudi eskubideak hiru urtetan ez aitortzeagatik.

Hain zuzen ere, 2013. urteko soldata eta irudi eskubideak eta 2010etik 2012rako errenta-aitorpenak ordaindu ditu Messik. Ondasun zerga bidez, gainera, milioi bat euro ordaindu du.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Messi bideoak