Gizartea -

Gertakaria

72 urteko gizonezko baten gorpua aurkitu dute, Legazpiko mendi batean

Ikerketaren lehen emaitzen arabera, litekeena da zuhaitz bat gainera erorita hil izana.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

72 urteko gizonezko bat hil zen atzo Legazpi ondoko mendi batean, zuhaitzak mozten ari ziren inguru batean, zuhaitz bat gainera erorita, gertakariaren inguruko ikerketaren lehen emaitzen arabera.

Eusko Jaurlaritzaren Segurtasun Sailak jakitera eman duenez, gizonezkoaren senide batek atzo arratsaldean salatu zuen desagerpena, goizean etxetik atera eta ez zela itzuli ikusita.

Ertzaintzak bilaketa lanak hasi zituen orduan, eta hilotza gauean aurkitu zuten, 23:15 inguruan, Jaro menditik gertu.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Gizartea albisteak Prentsa digitalaren azken orduko Albisteak Legazpi azken ordukoa Goierri