Gizartea -
Galean
Gizon bat erreskatatu dute Getxoko labarretik, mareak harrapatu ostean
Estropadak ikusten ari zen gizon batek eman zion abisua SOS Deiak zerbitzuari, besoak astinduta laguntza eske zegoen gizon bat ikusi eta gero.
Erredakzioa
Ertzaintzak 47 urteko gizonezko erreskatatu zuen atzo, larunbata, Galea inguruko itsaslabar batetik, Getxon (Bizkaia), mareak ez atzera ez aurrera egin ezinik utzi baitzuen.
Erreskatea 19:30ak aldera abiarazi zuten; estropadak ikusten ari zen gizon batek eman zion abisua SOS Deiak zerbitzuari, besoak astinduta laguntza eske zegoen gizon bat ikusi eta gero.
Antza denez, biktima mareak harrapatuta geratu zen, Galeako itsasargi zaharretik gertu.
Ertzaintza lurrez eta itsasoz abiatu zen lekura, eta Itsas Salbamenduko "Itxas Zain" izeneko itsasontzia erabilita, gizona arroketatik ateratzea lortu zuten eta, ondoren, Gurutze Gorriak arroketan egindako zauriak sendatu zizkion.