Gizartea -
Bizkaia
Sei lagun intoxikatuta sute batean kea arnasteagatik, Santurtzin
Antza denez, etxebizitza bateko hozkailuan izandako zirkuitulabur baten ondorioz piztu da sua, eta bi auzokide, Ertzaintzako bi agente eta Udaltzaingoko beste bi kaltetu dira.
Erredakzioa
Sei pertsona intoxikatu dira ke toxikoa arnastuta, Santurtziko (Bizkaia) Cristobal Murrieta kaleko etxebizitza batean izandako sute batean.
Sua 11:50ak aldera piztu da gaur, igandea, aipatutako kaleko 20. zenbakian. Antza denez, hozkailu bateko zirkuitulabur batek eragin du, Segurtasun Sailak zabaldu duenez.
Zabaldutako ke toxikoaren ondorioz, bi auzokide, bi ertzain eta beste bi udaltzaingo artatu behar izan dituzte larrialdietako osasun zerbitzuek, baina ez dituzte ospitalera eraman behar izan.
Gainera, Suhiltzaileetako zenbait talde bertaratu dira eta, 20 minuturen buruan, sutea kontrolpean izatea lortu dute, inor zauritu gabe, aipatutakoez gain.