Gizartea -
Gertaera
Parapentezale batek Donostiako etxe baten teilatuan lur hartu du
Arazoren bat izan du, eta larrialdiko lur-hartzea egin behar izan du teilatu baten gainean. Onik dago, eta bere kabuz jaitsi da eraikineko eskaileretatik.
Erredakzioa
Parapententezale batek larrialdiko lur-hartzea egin behar izan du Ategorrietako (Donostia) etxe baten teilatuan gaur, astelehena, 16:20 aldera, Segurtasun Sailak eitb.eus-era jakinarazi dionez.
Parapentezaleak arazoren bat izan du, eta 5-6 solairuko eraikin baten teilatuan bukatu du hegaldia, Ategorrietako Pio XII elizako inguruetan.
Suhiltzaileak eta Ertzaintzako patruilak bertaratu dira, ezbeharraren berri izan dutelako, baina, azkenean, ez dute esku hartu beharrik izan, parapentezaleak arrakastaz egin zuelako maniobra, eta ez da zauritu.
Ertzaintzak teilatura igo dira, eta gizonezkoa nola aurkitzen zen begiratu dute, ondo zegoen, beraz, parapentezalea bere kabuz jaitsi da.