Gizartea -

Heriotza

Maria Antonia Iglesias kazetaria zendu da

EiTBn kolaboratzaile izan zen, eta "Memoria de Euskadi" liburua idatzi zuen. 69 urte zituen.

Maria Antonia Iglesias kazetaria, ETB-2ko "De Boca en Boca" saioan. EiTB
Maria Antonia Iglesias kazetaria, ETB-2ko "De Boca en Boca" saioan. EiTB
Maria Antonia Iglesias kazetaria, ETB-2ko "De Boca en Boca" saioan. EiTB

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Maria Antonia Iglesias kazetaria (Madril, 1945) hil da astearte arratsaldean. 69 urte zituen, eta duela urte batzuk telebista utzi behar izan zuen, bihotzeko baten ondorioz.

Iglesias TVEko albistegietako burua izan zen sei urtez, 1990. urtetik 1996. urtera, eta "Informe Semanal" saioko burua ere izan zen. Saio horretan egonda, garai horretako pertsona inportanteenetakoak elkarrizketatu zituen, Adolfo Suarez eta Manuel Fraga, kasu.

1981. urteko otsailaren 23an, Estatu kolpe saiakera bizi izan zuen Diputatuen Kongresuan.

Hainbat hedabidetan kolaboratzaile edota iritzi-emaile izan da, tartean EiTBn, El Pais egunkarian eta Interviu eta Tiempo aldizkarietan.

Idazle ere izan da, eta, besteak beste, Memoria de Euskadi eta Maestros de la Republica liburuak idatzi ditu.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Espainia albisteak Kazetaritza azken ordukoa